dcsimg
Image of Euhyperamoeba
Creatures »

Amoeboid Protists

Amoebozoa

Amoebozoa ( Basque )

provided by wikipedia EU

Amoebozoa edo amebozooak protozoo ameboideen talde handi bat da, barneko fluxu zitoplasmatikoaren bitartez mugitzen diren izaki bizidun gehienak biltzen dituena. Amebozooen pseudopodoak behatzen antzekoak dira, lobopodia izenekoa. Gehienak zelulabakarrak dira, eta oso ohikoak dira lurzoru eta ingurune urtarretan. Batzuetan sinbiosian bizi dira beste izaki batzuekin, eta batzuk patogenoak dira.

Amebak mugikorrak dira, baina beste protozooen aldean ez dute ez zilio ez flagelorik, haien mugimendua zitoplasmaren barneko aldaketen ondorioz burutzen baita. Berezko mugimendu honi ameboidea deritzo. Mugimendu honek itxura aldakorra ematen die amebei, eta zelula hormaren ezak ahalbidetzen du.

Zelula horma ez dutenez, eta zelula mintza oso malgua denez, zitoplasmaren barneko korronteek mintza itxuraldatzen dute, eta pseudopodoak —zitoplasmaren luzapenak— azaltzen dira. Higitzeko ez ezik, fagozitosia egiteko ere baliagarriak dira pseudopodo horiek.

Amebak uretan eta lurzoruan bizi dira. Heterotrofoak direnez fagozitosi eta pinozitosiren bidez elikatzen dira.

Amoeba proteus Amoeba generoaren amebarik handiena da, 800 μm neurtzen baitu. Chaos eta Pelomyxa generoko amebek ehunka nukleo dituzte, Amoeba generokoek nukleo bakarra duten bitartean.

Ameba gehienak bizitza askeko saprofito ez-kaltegarriak dira. Gutxi batzuk, baina, patogenoak dira, aipagarriena disenteria eragiten duen Entamoeba histolytica izanik

Ikus, gainera

(Ingelesez) amebaren mugimendua, bideoa

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Amoebozoa: Brief Summary ( Basque )