Onagroa (Equus hemionus), basastoa ere deitua, Equidae familiako animalia da, etxeko asto modukoa da baina burua eta gorputza orokorrean handiago duena. Asiako estepa eta mendietan bizi da eta hainbat azpiespezie daude.
Onagroa basastoaren espezie bat da, Ekialde Hurbilean edatua. Hala ere onagroen azpiespezie guztiak Afrikako basa astoetatik nahiko ezberdinak dira. Beraien altuera eta larruazala banako bakoitzean aldatu daiteke. Larruazal kolorea txuri-urdinxkatik ia beltzara doa, baina arruntena kolore horia da. Zurda eta buztana ilunak izan ohi ditu. Gurutzera duten altuera 1,3m-tan egon ohi da. Abiadura handian troskan joan daiteke. Lasterketa motzetan 70km/h-ko abiadura arrapatu dezake ; bestalde, 20km/h-ko abiadura mantendu dezake 120 minututan.
Estepatan bizi ohi denez, dezente denbora pasa dezake urik edan gabe.
Onagro hitza grekotik dator eta basasto esan nahi du.
Egun hainbat ikerlarientzat onagro espezie guztiak, irauten dutenak zein desagertuak, onagro espezie bakar baten tokiz tokiko azpiespezieak baino besterik ez dira[3]. Gauzak horrela, esate baterako Equus hydruntinus oso gertu litzateke egun oraindik irauten duten onagroengatik.
Badaude onagroaren hainbat azpiespezie ofizialki onartuak:
Beraien bizilekua mugatua izan da eta gaur egun esate baterako Persiako onagroaren azken abereak Irango eta Israelgo iparraldean dagoen meseta batean bizi ohi dira. Jakin denez 3 zonalde ezberdinetan, soilik 400 onagro bizirauten daude. Beste azpiespezieek kopuru handiagoa izan arren, orohar azken hamarkadetan atzerakada handia jasan dute.
Onagroen mehatxurik handienak ehiza eta ganaduarekiko konpetentzia belardiak aurkitzeko dira. Onagroen ehiza autoetatik egiten da, janari eta medikuntzarako.
Onagroa (Equus hemionus), basastoa ere deitua, Equidae familiako animalia da, etxeko asto modukoa da baina burua eta gorputza orokorrean handiago duena. Asiako estepa eta mendietan bizi da eta hainbat azpiespezie daude.