Plesiosauroa Plesiosauria ordenako itsas narrastia zen, Jurasiko aldian bizi izan zena. Neurriz nahiko handiak ziren, 2-12 m luze gehienak, baina 14 m luzekoak ere baziren. Gorputza itsasorako egokitua zuten: gorputz-adarrak hegal bihurtuak zituzten, gorputza sendo samarra baina luzarana, eta isatsa laburra baina higikorra. Arrautza bidez ugaltzen zirela uste da. Plesiosauroen barruan bi gainfamilia sartu ohi dira: plesiosauroideoak, lepo luzea eta buru txikia zutenak eta animalia txikiak janez elikatzen zirenak, eta pliosauroideoak, lepo laburra eta buru handia zutenak eta animalia handiak janez elikatzen zirenak. Ordena honetako narrastietan ezagunenetako bat plesiosauroa zen, 2,3 m luze zena eta lepo laburra zuena. Ingalaterran eta Alemanian aurkitu dira plesiosauroaren fosilak.