dcsimg

Koala ( Basque )

provided by wikipedia EU

Koala (Phascolarctos cinereus) Australia hegoaldean bizi den martsupial belarjale eta zuhaiztarra da, Phascolarctidae familiakoa. Kanguruarekin batera, Australiako animalia ezagunenetakoa da.

Eukalipto-hostoz elikatzen da gehienbat. Bere bizitzaren denbora gehiena zuhaitzen goialdean pasatzen du, eta beste zuhaitz batera pasatzeko bakarrik jaisten da.

Bizilekua

Koala Australia hego eta ekialdeko kostaldean bizi da, Adelaide ingurutik Cape York penintsulako hegoalderaino. Erdialderago ere koala taldeak badira, nahiko hezetasuna badago eta elikatzeko zuhaitzak hazten badira. Hegoaldeko Australian koalak sarraskituak izan ziren XX. mende hasieran, baina harez geroztik birpopulazio kanpainak izan dira.

Ez dago koalarik Tasmanian eta Mendebaldeko Australian.

Ezaugarriak

Buru handia, belarri iletsuak, sudur handia, ile grisa edo arre-grisaxka ditu eta lehenengo bi behatzak elkarren aurka jar ditzake. Ez du buztanik.

Arrek 12 kg inguru pisa dezakete; emeek, berriz, 8 kg batez bestekoan eta 76 cm inguru luze dira.

Hatzen banaketa desberdina da, gizakiarenarekin erkatuz gero: hatz lodi baten ordez bi ditu eta eskuaren alde batean daude, beste hiru hatzak berriz, haien aurkako aldean daude, eta atzapar luze eta zorrotzak dituzte. Moldaketa hori zuhaitzetara hobeki igotzeko eta eusteko bide da. Hanketako behatz luzeak ez du atzaparrik, ordea, eta bigarren eta hirugarren behatzak elkarrekin fusionaturik edo loturik daude, arkakusoak, zorriak-eta kentzeko.

Arrak emeak baino mugituagoak dira eta egun guztia jaten ematen dute. Emeek eguna lotan pasatzen dute eta gauean, janari bila irteten dira.

Hortzak eukalipto-hostoak jateko egokituta dauzkate eta aurrean bi letagin luze dituzte:

Hortzeri-formula 3.1.1.4 1.0.1.4

Ikusteko zailtasun nabarmena dutenez, usaimena oso oso garaturik daukate.

Energia aurrezteko, egunean 20 ordu egiten dute lo, nagiek baino bi ordu gehiago.

Ugalketa

Koala emeek urtean kume bakarra izaten dute, batez beste 5,5 g ingurukoa. Jaio eta berehala joaten da amak aurreko aldean duen poltsa martsupialera. Bertan sei hilabetez ugatzetatik ateratzen den esne antzeko likido batez elikatzen da. Modu horretan, koala kumea hiltzea eragozten da, bitaminak behar baititu eta eukaliptoaren pozoiari aurre egiteko substantziak dituelako.

Elikadura

Koalek batez ere eukalipto zuhaitzen hostoak jaten dituzte; baina zuhaitz haren bostehun bat mota baldin badaude ere, koalek hogeita hamabost bat mota besterik ez dute jaten.

Jatorrizko hizkuntzan, koala hitzak "edaten ez duena" adierazten omen du. Izan ere, bertako biztanleek ez zituzten inoiz ikusten zuhaitzetatik jaisten edatera joateko, hostoetan topatzen duten ura nahikoa dutelako, nonbait.

Erreferentziak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Koala: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Koala (Phascolarctos cinereus) Australia hegoaldean bizi den martsupial belarjale eta zuhaiztarra da, Phascolarctidae familiakoa. Kanguruarekin batera, Australiako animalia ezagunenetakoa da.

Eukalipto-hostoz elikatzen da gehienbat. Bere bizitzaren denbora gehiena zuhaitzen goialdean pasatzen du, eta beste zuhaitz batera pasatzeko bakarrik jaisten da.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU