dcsimg

Europar sugegorri ( Basque )

provided by wikipedia EU

Europar sugegorria (Vipera berus) Europako zati handi batean dagoen sugea da. Zirkulu Polar Artikotik Iberiar eta Italiar Penintsulako iparraldera, Balkanak utzi gabe, zabaltzen da. Erdialdeko eta hegoaldeko Europan nahiko esporadikoa izaten da.Errusiatik Ozeano Bareko itsasaldera ere hedatzen da.

Itxura

Helduak 65cm inguruko luzera izan dezake buztana barne. Emeak arrak baino handiagoak izan daitezke. Sugegorriaren gorputza lodia da eta bere muturra zapala da.Burua hirukierakoa eta ondo zehaztua. Begininiak zutika ditu eta ez du betazalik. Bere gainaldeko ezkatak karenatuak ditu. Sugegorri gehienek bizkar hezurrean sigi-saga egiten duen lerro bat izaten dute ongi nabarmendua.

Koloreak asko aldatzen dira sexuaren arabera. Arrak zuriak eta urdinabarrak , beltz marka bortitzekin. Emeak berriz , arre kolorezkoak edo gorrixkak izaten dira. Sabelaldea urdinabarra edo beltza izaten da ; batzuetan orban zuriekin. Buztana oria , laranja eta azpitik gorria. Badaude oso ilunak, ia beltzak, diren ale batzuk.

 src=
Kolore-aldakuntza

Ohiturak

Bere bizilekua zabala da: belar-soro, txilardi, otadi, sastrakadi, baso ireki eta oro har, landaretza ugariko inguruetan. Atsegin dituen beste tokiak , hesiak, baso-ertzak, mendiko bideen ezpondak eta nekazarien eraikuntzetako harresiak izaten dira.Itsas mailatik 3000 metroko garaieraraino (Alpetan) ager daitezke.

Oso ehiztari trebea da harrapakinak harrapatzen. Haien artean ugaztun txiki , sugandila, musker eta txoritxoak daude. Harrapakinak Jacobsonen organoari esker eta mingaina mugituz atzematen ditu. Organo horrek usaimenaren antzeko eginkizuna betetzen du eta mingainaren bidez jasotako estimulu kimikoak aztertzen ditu. Ehizakiak hiltzeko sugegorriak dituen letaginak erabiltzen ditu. Letagin hauek zulatuak eta mugikorrak dira. Ausikitzerakoan pozoia zuzenean harrapakinari sartzen dio. Gero, pozoiak bere lana egin arte, itxaroten du eta ondoren, mingaina erabiliz ehizakiaren arrastoari jarraitzen dio. Aurkitzen duenean, burutik hasita, ehizakia oso-osorik irensten du.

Ugalketa

Udaberrian ugaltzen dira. Sugegorriak barnerruleak (obobibiparoak) dira. Arrautzak amaren barruan txitatzen dira erditzeko unea iritsi arte. 4-8 kumeak uztaila-abuztutik aurrera ateratzen dira.

Pozoia

Nahiz eta indar handiko pozoia den bere hozkada ez da aspis sugegorriarena baino arriskutsuagoa, dena den, gizakiarentzat ezinbesteko kasuak eman dira.

Ikus, gainera

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Europar sugegorri: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Europar sugegorria (Vipera berus) Europako zati handi batean dagoen sugea da. Zirkulu Polar Artikotik Iberiar eta Italiar Penintsulako iparraldera, Balkanak utzi gabe, zabaltzen da. Erdialdeko eta hegoaldeko Europan nahiko esporadikoa izaten da.Errusiatik Ozeano Bareko itsasaldera ere hedatzen da.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU