Kopepodoak (izen zientifikoa: Copepoda) itsasoan eta ur gezako ia edozein habitatetan bizi den krustazeo txikien talde bat dira. Espezie batzuk planktonikoak dira (itsasoko uretan igeri dabiltza), beste batzuk bentonikoak dira (ozeanoko hondoetan finko bizi dira) eta beste batzuk limno-lurtarrak dira, leku hezeetan biziz: padurak, hosto erorien azpian, ur-iturrietan, urtaroetan bakarrik sortzen diren putzu eta urmaeletan, goroldioen azpian, edo urez betetzen diren hainbat landareen artean. Lurpean ere bizi daitezke, kobazulo, sima edo antzekoetan. Kopepodoen barruan dauden animalia batzuk bioindikadoreak dira.