dcsimg

Aspergillus niger ( Basque )

provided by wikipedia EU

Aspergillus niger Aspergillus generoko onddoa da, barazki askotan (tomate, limoia, mahatsa, tipula....) hazi daitekeena, lizun bat sortuz. Lizunen taldean sailkatzen da eta hifa luzeak ditu.

Bioteknologian onddo garrantzitsua da Aspergillus niger, industrian erabiltzen baita, besteak beste, azido zitrikoa eta azido glukoniko ekoizteko [1].

Espezie kosmopolita da eta habitat askotan dago: lurzoruan, uretan, barazkietan, hautsean, etab. Ohikoa da ere usteltzen ari diren landare-hondakin organikoetan. Janariak hondatu ditzake.

Mesofiloa da, aerobio hertsia eta ingurugiro azidoak jasateko gaitasuna du.

Gehienetan ez da onddo patogenoa, baina kontzentrazio handietan giza gorputzean sartzen bada aspergilosia eragin dezake. Bere esporek luzaro iraun dezakete bideragarriak.

Erreferentziak

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:406 orr.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Aspergillus niger: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Aspergillus niger Aspergillus generoko onddoa da, barazki askotan (tomate, limoia, mahatsa, tipula....) hazi daitekeena, lizun bat sortuz. Lizunen taldean sailkatzen da eta hifa luzeak ditu.

Bioteknologian onddo garrantzitsua da Aspergillus niger, industrian erabiltzen baita, besteak beste, azido zitrikoa eta azido glukoniko ekoizteko .