Goroldioak Bryophyta (briofito) dibisioko landare kriptogamoak dira. Lur, harri, enbor eta abarren gainean geruzak eratuz hazten dira. Ongi garatutako protonema, apendize hostokarak dituzten gametofito zutikor edo herrestariak, eta pedunkulu eta kapsulaz osatuta dauden esporofitoak ditu.
Leku heze eta ilunetan jaiotzen da landare hori. Mundu zabalean, edonon dago, itsasoan izan ezik —Antartikan eta basamortuan ere badago—. Munduan 12.000 goroldio-espezie inguru daude. Lehorrera moldatuta daude eta poikilohidroak dira. Ugalketarako (oogamia) uraren presentzia beharrezkoa dute, gameto arra mugitu ahal izateko. Ekosistema bortitzetan (altitude edo latitude altuetan) goroldioak landare mota dominatzailea izan ohi dira, tundra edo zohikaztegietan adibidez.
Gametofitoa: Hostokarak edo talokarak izan daitezke, oso sinpleak dira, eta ez dute ez epidermis ez estomarik. Espezie sinpleenetan errizoideak unizelularrak dira, konplexuentean plurizelularrak. Ez dago ehun desberdintzapenik, baina konplexuenetan hiru zelula ezberdintzatzen dira: esklereidak, leptoideak eta hidroideak. Dioiko edo monioikoak izan daitezke, eta emearen gainean hazten da esporofitoa, gametofitoaren guztiz menpekoa dena. Ugalketa asexualerako maiz, gametofitoetan propaguluak eratzen dira.
Esporofitoa: Menpeko belaunaldia da. Zigototik enbrioia hazten da eta handik esporofitoa garatzen da. Biziraupen mugatua du, eta askotan, baita hazkunde mugatua ere.
Kolonizatzailea eta xurgatzaile bezala oso ona da;. Alde batetik, erraz igotzen da harkaitzetara edota zuhaitzetara, eta, bestetik, euri ura erraz biltzen du[1].
Izoztu ondoren berriro bizi eta ugal daiteke. Permafrost azalean, hotz handiko eremuetan izozturik dagoen lurzoruan, bizirik jarraitzeko ahalmena du Chorisodontium aciphyllum espezieko goroldioak[1].
Gizakiak historikoki erabili izan du goroldioa. Hona hemen adibide batzuk:
Azken datuen arabera, 18.000-20.000 espezie inguru daude Lurrean; 1.000-1.100 Iberiar penintsulan eta 666 Euskal Autonomia Erkidegoan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, baina, goroldioaren %10 dago galtzeko arriskuan; zazpi espezie, gutxi gorabehera. Zerrenda horretan dago Arabako Orthotrichum casasianum espeziea, munduan bakarra. 2000. urtean aurkitu zuten Baia ibaiaren ertzean, Zuia eta Kuartango artean[1].