Moko-baleen edo zifioen ziphiidae familia zetazeo odontozetoen multzo bat da, barnean 21 espezie dituena. Bere habitat ur sakonetan dagoenez, nahiko espezie ezezagunak dira.[1]
Bizkaiko golkoan Cuvier moko-balea ikuskatzen ahal da.
Tamaina ertaineko itsas ugaztunak dira eta urpeko igeriketa benetan izugarriak egiten dituzte; nahiko dute ur-azalean bi minutu egon, gero ur azpian bi ordu egon ahal izateko beste oxigenoa hartzeko (zeroiek baino gaitasun handiagoa). Sakonera handikoak diren urpeko igeriketa horien artean, zifioek buzeo laburragoak egiten dituzte errekuperatzeko, 400 m-raino 10-20 minutuan[2].
Behin uretan murgilduta, gutxi gorabehera 500 metrora daudelarik, ekolokalizazio-klaskak egiten hasten dira. Izan ere, sonar hori saguzarren eta zetazeoen eboluzio-ildoetan garatu da bata bestearekiko beregain. Berari esker, harrapakin egokia lokalizatzen dute. Behin lokalizatuta, klaskak azkar igortzen hasten dira bere harrapakariari gertutik jarraitzeko, eta azkenean harrapatzeko.
Bizitza luzeko animaliak dira, ugalketa erritmo baxua dute eta izaten duten kume apurren zaintzaz arduratzen dira
Moko-baleen edo zifioen ziphiidae familia zetazeo odontozetoen multzo bat da, barnean 21 espezie dituena. Bere habitat ur sakonetan dagoenez, nahiko espezie ezezagunak dira.
Bizkaiko golkoan Cuvier moko-balea ikuskatzen ahal da.