Izar-belar arrunta (Stellaria holostea) Caryophyllaceae familiako landare belarkara da.
Deskribapena
Landare iraunkorra, 60 cm-rainokoa, zorrozki tetrangular diren zurtoin ahulekin, eta 3-8 cm-ko hostoak, lantzeolatuak, punta zorrotzekoak eta peziolodunak. Lore zuriak, 1,5-3 cm-ko diametrokoak, petaloak nabarmen lobulatuak eta luzeak, sepaloen halako bi, pedizelo iletsuak. Kapsula globularra.
Kokalekua
Heskaietan, gune hezeetan, leku laiotzetan[1]
Banaketa
Europa osoan, Islandia eta Albania izan ezik.
Taxonomia
Stellaria holostea Carlos Linnaeus-ek deskribatu zuen (Species Plantarum 1: 421. 1753).[2]
- Zitologia
Stellaria holostea (Fam. Caryophyllaceae) landarearen kromosoma kopurua eta taxoi infraspecifikoak: 2n=26[3]
- Etimologia
Stellaria: izen arrunta, latinaren stella-tik "izar" eratorria, izar-itxurako lorea delako edo beste zenbait ezaugarrirengatik.[4]
Ikus ere bai
Erreferentziak
-
↑ (Gaztelaniaz) Polunin, O. Guía fotográfica de las flores silvestres de España y de Europa, Barcelona:Omega, 1988.ISBN 84-282-0857-3
-
↑ .
-
↑ The incidence of polyploidy in the Caryophyllaceae of Britain and of Portugal.
-
↑ En Nombres Botánicos
Bibliografia
- Fernald, M. 1950. Manual (ed. 8) i–lxiv, 1–1632. American Book Co., New York.
- Flora of North America Editorial Committee, e. 2005. Magnoliophyta: Caryophyllidae, part 2. Fl. N. Amer. 5: i–xxii + 1–656.
- Gleason, H. A. 1968. The Choripetalous Dicotyledoneae. vol. 2. 655 pp. In H. A. Gleason Ill. Fl. N. U.S. (ed. 3). New York Botanical Garden, New York.
- Gleason, H. A. & A.J. Cronquist. 1991. Man. Vasc. Pl. N.E. U.S. (ed. 2) i–910. New York Botanical Garden, Bronx.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});