dcsimg

Genista micrantha ( Basque )

provided by wikipedia EU

Genista micrantha, Genista generoko landarea da.

Deskribapena

Mulu txiki honen ipurdi loditik arantzik ez duten adar meheak sortzen dira. Adarrak lurrean etzanda daude, eta zehe bateko edo biko altuera hartzen dute.

Hostoak txandakatuak, 4-12 mm luze eta gehienez 2 mm zabal dira, luzanga lantzeolatu estuak eta glabroak. Adarren puntan sortzen dira lore-lukuak. Luku bakoitzean 5-20 lore dituzte.

Lore bakoitzak 2-3 mm-ko braktea dauka, eta horren galtzarbetik pedizelo motza ateratzen da. Pedizeloaren muturrean, kalizaren azpian, bi brakteola txiki ditu. Kaliza glabroa da, 2,5-5 mm luze, eta kanpai-itxura dauka. Goiko ezpainak sartune sakona dauka, eta bi gingilak triangeluarrak dira; eta behekoa hiru hortzetan banatzen da. Korola horia, 8 mm inguru luze da, eta lekadunen familiako ohiko bost piezek eratzen dute. Gila zetaduna nabarmentzen da, estandartea baino milimetro bat handiagoa da, gutxi gorabehera. Estandartea 5-7 mm-koa eta glabroa da. Gilaren gainean bi hegalak edo alboetako piezak ditu. Leka eliptikoa da, gorantz makurtuta dago, eta goialdean ile-lerroa dauka. 1-2 hazi txiki gordetzen ditu.

Udaren lehen erdian loratzen da, ekaina eta uztailan, eta haziak udazkenaren hasieran heltzen dira.[1]

Ekologia

Banaketa-area osoan silizikola eta heliofiloa da, eta orokorrean lurzoru hareatsu hezeetan bizi da, larre, txilardi eta piornaletan. EAEn ezagutzen den populazio bakarra harearrien gaineko txilardietan bizi da, eta egutera dagoen mendi-hegalaren azalera txiki batean zabaltzen diren ale gutxi batzuek eratzen dute.

Banaketa

Euskal Herrian, Araba aldeko Gorbeia inguruetan bakarrik ezagutzen da, ingurune siliziko eta hezeetan, oso arraroa delarik.[2]

Erreferentziak

  1. Uribe-Echebarría Díaz, Pedro; Antonio Campos, Juan (2006) Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua = Flora vascular amenazada en la Comunidad Autónoma del País Vasco Gobierno Vasco, Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del territorio ISBN 9788445722527 PMC 230807996 . Noiz kontsultatua: 2019-03-09.
  2. “LA FLORA AMENAZADA DEL MUNICIPIO DE VITORIA-GASTEIZ (ÁLAVA)”.].
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Genista micrantha: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Genista micrantha, Genista generoko landarea da.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Genista micrantha ( Portuguese )

provided by wikipedia PT

Genista micrantha é uma espécie de planta com flor pertencente à família Fabaceae.

A autoridade científica da espécie é Ortega, tendo sido publicada em Novarum, aut Rariorum Plantarum Horti Reg. Botan. Matrit. Descriptionum Decades 68, pl. 10. 1798.

Portugal

Trata-se de uma espécie presente no território português, nomeadamente em Portugal Continental.

Em termos de naturalidade é endémica da Península Ibérica.

Protecção

Não se encontra protegida por legislação portuguesa ou da Comunidade Europeia.

Referências

 title=
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Autores e editores de Wikipedia
original
visit source
partner site
wikipedia PT

Genista micrantha: Brief Summary ( Portuguese )

provided by wikipedia PT

Genista micrantha é uma espécie de planta com flor pertencente à família Fabaceae.

A autoridade científica da espécie é Ortega, tendo sido publicada em Novarum, aut Rariorum Plantarum Horti Reg. Botan. Matrit. Descriptionum Decades 68, pl. 10. 1798.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Autores e editores de Wikipedia
original
visit source
partner site
wikipedia PT

Genista micrantha ( Vietnamese )

provided by wikipedia VI

Genista micrantha là một loài thực vật có hoa trong họ Đậu. Loài này được Ortega miêu tả khoa học đầu tiên.[1]

Chú thích

  1. ^ The Plant List (2010). Genista micrantha. Truy cập ngày 5 tháng 6 năm 2013.

Liên kết ngoài


Hình tượng sơ khai Bài viết liên quan đến tông đậu Genisteae này vẫn còn sơ khai. Bạn có thể giúp Wikipedia bằng cách mở rộng nội dung để bài được hoàn chỉnh hơn.


license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipedia tác giả và biên tập viên
original
visit source
partner site
wikipedia VI

Genista micrantha: Brief Summary ( Vietnamese )

provided by wikipedia VI

Genista micrantha là một loài thực vật có hoa trong họ Đậu. Loài này được Ortega miêu tả khoa học đầu tiên.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipedia tác giả và biên tập viên
original
visit source
partner site
wikipedia VI