Cladosiphon okamuranus (japonieraz: モズク; 水雲; 藻付; 海蘊; 海雲, mozuku?) jangarria den eta Cladosiphon generokoa den alga bat da, naturalki Okinawan, Japonia, topatu daitekeena. Mozuku gehiena bertakoek ekoizten dute eta prozesamendu fabriketara saltzen diete. Alga honen erabilerarik nagusiena janaria izatea da, eta Fucoidan izeneko sulfato baten iturria da, minbizia tratatzeko eta osasungintzako osagarri gisa erabiltzen dena.