Japoniar bananondoa, (Musa basjoo), [1] [2] Musaceae familiako landare espezie bat da.
Hasiera batean Japoniako Ryukyu uharteetakoa zela uste zen bertan deskribatu zutelako lehendabiziko aldiz, [3] baina gaur egun jakina da jatorria Txinako hegoaldean duela; izan ere Sichuan probintzian oraindik landare honen jatorrizko guneak daude. [4] [2]
Banana japoniarra landare belarkara da eta haren sasi-zurtoinek 6,6-8,2 m inguruko neurria izan dezakete, 2 m luzera eta 70 zentimetroko zabalerako hostoak. Espezie honek lore arrak eta emeak sortzen ditu. Fruitua banana horia-berdea da, 5-10 zentimetroko luzera eta 2-3 cm zabal baina ez dira jangarriak; orea zuria du eta haziak ugariak eta beltzak. [3] [5]
Banana japoniarra asko landatua izan da landare apaingarri gisa; lehen aldiz, Japonian eta XIX. mendearen amaieratik Europako iparraldeko hainbat tokitan ( Ingalaterra iparraldean), Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan. Euskal Herrian ere hainbat lorategietan aurkitu daiteke. Sasi-zurtoinak zero azpitik gradu batzuk jasan baditzake ere, lurpeko errizomak izozteak ondo jasaten ditu, neguko -15 ºC arteko tenperaturak [6] .
Lorategietan hostaje tropikaleko landare gogor modura erabiltzen da. Japonian landarearen zuntzak erabiltzen dira bashōfu deritzon japoniar ehunak ekoizteko.
Txinako medikuntza tradizionalean, medikuek erabiltzen zuten toxina beroak arintzeko, egarria asetzeko eta gernua kentzeko. [7]
Banana japoniarra-ren deskribapena Siebold & Zucc. ex Iinuma egin zuen eta argitaratu Sintei Somoku Dzusetsu-n (2. Ed. 3): t. 1. 1874. [8]
Japoniar bananondoa, (Musa basjoo), Musaceae familiako landare espezie bat da.
Hasiera batean Japoniako Ryukyu uharteetakoa zela uste zen bertan deskribatu zutelako lehendabiziko aldiz, baina gaur egun jakina da jatorria Txinako hegoaldean duela; izan ere Sichuan probintzian oraindik landare honen jatorrizko guneak daude.
Hosto xehetasuna