Floridako apoarmatua edo dortoka pintoa (Trachemys scripta) ur gezatako dortoka bat da. Ornogabeentzako oso kaltegarriak dira, batez ere, zapaburuentzat[3].
Floridako apoarmatuak Estatu Batuetan eta Mexikon jatorria du, hala ere Trachemys scripta elegans azpiespeziea mundu osotara zabaldu dute espezie inbaditzaile bilakatuta[1][2]. Euskal Herrira ere zabalduak dira, izan ere, Aranzadik kontzientziazio kanpainak egin ditu ibaietan eta putzuetan askatu ez ditzaten. Besteak beste, animaliak Aieten dagoen putzu batean uzteko kanpaina jarri zuten abian, inguru itxia zelako, eta ekosistemari kalterik eragiten ez ziolako. Nahiko ongi funtzionatu zuen, baina 2008an hustu egin zen garbitzeko, eta 140 ur dortoka inguruk ospa egin zuten inguruko erreketara[3].
Floridako apoarmatuak lehen hamabost azpiespezie zituen arren hiru besterik ez ditu:
Floridako apoarmatua edo dortoka pintoa (Trachemys scripta) ur gezatako dortoka bat da. Ornogabeentzako oso kaltegarriak dira, batez ere, zapaburuentzat.