dcsimg

Canis lupus occidentalis ( Basque )

provided by wikipedia EU

Mackenzie haraneko otsoa edo Mackenzieko otsoa (Canis lupus occidentalis) tamaina handiko otso azpiespezie bat da.[1] Mackenzie ibaiko haranetan aurkitu zen, hortik datorkio izena. Artikotik Albertako iparralderaino hedatua dago.

Ezaugarriak

Sorbaldetaraino 80-85 cm garai da eta arren pisua 45-65 kilo artekoa da (Errekorra 1939. urtean Alaskan ehizatutako ar batek erdietsi zuen, 79 kilo pisatzen zuena).

Elikadura

Otso hauek taldeetan ehizatzen dute eta bere harrapakinen artean bisontea, orein arrunta, elur-oreina, kanadar oreina eta idi musketaduna daude.

Mackenzieko otsoa Yellowstoneko parke nazionalean birsartua izan zen Amerikako lautadetako idien populazioak kontrolatzeko, Ipar Amerikako bobidorik ugariena eta hedatuena.

Jokaera

Talderik handienetan bizi den otsoetariko bat da, normalean 10-12 alez osaturiko taldeetan baina 32 otsoetakoa ere izan daitezkeenetan. 900-1.500 km² artean estali dezakete beraien talde handiek.

Erreferentziak

  1. IUCN-ko mehatxaturiko espezieen zerrenda gorria (Ingelesez)
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Canis lupus occidentalis: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Mackenzie haraneko otsoa edo Mackenzieko otsoa (Canis lupus occidentalis) tamaina handiko otso azpiespezie bat da. Mackenzie ibaiko haranetan aurkitu zen, hortik datorkio izena. Artikotik Albertako iparralderaino hedatua dago.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU