dcsimg

Pinguino enperadore ( Basque )

provided by wikipedia EU

Pinguino enperadore (Aptenodytes forsteri) Aptenodytes generoko animalia-espeziea, hegaztien Spheniscidae familiakoa.

Euskaraz, pinguino enperadore du izen arrunta. Pinguino guztien artean handiena da hau. Nola arra hala emea berdintsuak dira lumei eta tamainari dagokienez: 120 cm-ko garaiera eta 20-45 kg-ko pisua izan ohi dute.

Gaur egungo Aptenodytes generoko bi espezie bizidunetako bat da pinguino enperadorea —bestea pinguino erregea da—, baina bada froga fosilik beste espezie bat, A. ridgeni, existitu zela baieztatzeko. Espezie haren fosila duela hiru milioi urtekoa da, eta Zeelanda Berrian aurkitu dute.

Pinguino enperadoreak beltzak ditu bizkarra, hegalak eta burua; aurrealdea (hanketatik bularreraino), berriz, zuria. Bularra hori argia du, eta belarrien inguruan bi aurikular hori distiratsu ditu.

Pinguino guztiak bezala, ezin du hegan egin. Hegal gogorrak ditu, eta gorputz hidrodinamikoa, eta igerilari bikaina da.

Elikadurari dagokionez, arrainak jaten ditu bereziki, baita krustazeoak (krilla, adibidez) eta zefalopodoak (txipiroia) ere. Ehizan ari dela, 18 min-raino egon daiteke ur azpian, eta 500 m-ko sakoneraraino hel daiteke. Izan ere, urpean igeri egiteko egokituta du gorputza pinguino enperadoreak: oxigeno gutxirekin moldatu ahal izateko hemoglobina-egitura berezia du, hezur sendoak ditu barotraumatismoa ekiditeko eta gaitasuna du metabolismoa atzeratzeko eta ezinbestekoak ez diren organo-funtzioak pausatzeko.

Pinguino enperadoreak helduen ugaltze-ziklo bereziagatik dira batez ere ezagunak: urtero bidaia luzea egiten dute (50-120 km), bikotekatzeko eta kumeak elikatzeko. Antarktikako negu gorrian ugaltzen den pinguino-espezie bakarra da. Emeak arrautza bakarra erruten du. Hasieran, arrak txitatzen du arrautza; bitartean, emea itsasora joaten da jatera. Gero, gurasoek txandak egiten dituzte, txitak zaintzeko eta itsasora jatera joateko.

Antarktikako espezie endemikoa da. Habitat naturalean, 20 bat urte inguru bizi da.

Erreferentziak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Pinguino enperadore: Brief Summary ( Basque )