Erroi lepazuria (Corvus albicollis) Corvus generoko animalia bat da. Hegaztien barruko Corvidae familian sailkatua dago. Erroia baino txikiagoxea da: 50-54 zentimetro luze izaten da.
Erroi lepazuriak erroiak baino askoz buztan laburragoa du, bai eta moko lodiagoa ere, punta zuriarekin. Mokoa bele mokosendoak bezain makotua du ia. Gehienbat beltza den arren, eztarriak, bularraldeak eta lepoak purpura distira ahul bat ageri dute. Lepoaren behealdean, atzealdean, luma zurien orban handi bat du.
Ondo planeatzen du, beste korbidoek baino hego-eragite laburragoekin.[3]
Eztarriko minez den erroi baten soinua egiten duela esan ohi da; erroiaren oso antzeko deia du, baina tonu erlatsagoarekin. Erroiarena bezalako karranka egiten du, baina xuxurlazkoagoa den nota bat erantsita.
Erroi lepazuria (Corvus albicollis) Corvus generoko animalia bat da. Hegaztien barruko Corvidae familian sailkatua dago. Erroia baino txikiagoxea da: 50-54 zentimetro luze izaten da.
Erroi lepazuriaren hedaduraren mapa