Beletxikia (Coloeus monedula edo Corvus monedula) corvidae familiako eta passeriformes ordenako hegaztia da. Corvus generoko espezierik txikiena da (34-39 cm luze). Lumadi beltz edo gris iluna. Garondo, lepo eta masailak gris argiak. Helduek iris txuria dute. Hots ohikoena chyak-chyak edo kak-kak metaliko eta karrankarria da[2].
Beletxikiak oso banaketa zabala du: Afrikako ipar-mendebaldea, ia Europa osoa, Iran, Indiako ipar-mendebaldea eta Siberia. Populazio gehienak sedentarioak badira ere, ipar eta ekialdekoak migratzaileagoak dira. Oso bizileku desberdinetan ikus daiteke: zuhaiztun estepa, nekazal eremu, larre, itsaslabar eta herrietan. Euskal Herrian isurialde mediterraneoan bizi da.
Elikadura: ornogabeak (intsektu heldu eta larbak, barraskiloak, armiarmak), karraskari txikiak, arrautzak, txitak, haziak, zerealak, fruituak eta haratustela (errepideetan hildako animaliak batez ere)[3].
Beletxikia (Coloeus monedula edo Corvus monedula) corvidae familiako eta passeriformes ordenako hegaztia da. Corvus generoko espezierik txikiena da (34-39 cm luze). Lumadi beltz edo gris iluna. Garondo, lepo eta masailak gris argiak. Helduek iris txuria dute. Hots ohikoena chyak-chyak edo kak-kak metaliko eta karrankarria da.
Beletxikiak oso banaketa zabala du: Afrikako ipar-mendebaldea, ia Europa osoa, Iran, Indiako ipar-mendebaldea eta Siberia. Populazio gehienak sedentarioak badira ere, ipar eta ekialdekoak migratzaileagoak dira. Oso bizileku desberdinetan ikus daiteke: zuhaiztun estepa, nekazal eremu, larre, itsaslabar eta herrietan. Euskal Herrian isurialde mediterraneoan bizi da.
Elikadura: ornogabeak (intsektu heldu eta larbak, barraskiloak, armiarmak), karraskari txikiak, arrautzak, txitak, haziak, zerealak, fruituak eta haratustela (errepideetan hildako animaliak batez ere).