dcsimg
Image of pak choi
Creatures » » Plants » » Dicotyledons » » Crucifers »

Pak Choi

Brassica rapa subsp. chinensis (L.) Hanelt

Txinatar aza ( Basque )

provided by wikipedia EU
Broom icon.svg
Orrialde hau euskara ikasten ari den lankide batek egin du
Euskaraz dakien lankide batek testua zuzendu eta erroreak egileari irakatsi ahal dizkio

Aza txinatarra (Brassica rapa chinensis) Brassicaceae familiako landare belarkara da, hau da, ortuetan lantzen diren belar itxurako horietako bat. Arbiaren espeziekoa da (Brassica rapa); espezie horretakoak dira azalorea, brokolia, aza eta aza gorria ere bai. Zerbaren itxura du baina aza mota bat da berez. Beste izen batzuk ere baditu: Pak Choi, Paksoi edo Bok Choy. Txinatar jatorria du eta oso erabilia da txinatar sukaldaritzan eta Asiakoan oro har. Euskal Herrian eta Europan ere hasi da erabiltzen eta produzitzen azken urteetan. Orri-mami txuri handiak, hosto berde zabalak eta pella handiak dituzte.[1]

Zaporea eta erabilera sukaldaritzan

Ohiko azaren antzerako zaporea du, baina, askoz suabeagoa da.[1] Txikoriaren, arbiaren eta azaren zaporeak gogorarazten du. Sukaldean, txikiturik, gordinik (gaztea denean bereziki), gutxi egosita, entsaladan eta gratinaturik jan daitezke. Wokean, soja saltsarekin eta anakardoekin ere oso ondo geratzen dira.[2][3][4] Beste azen modura, aza txinatarra fibra, ur eta bitaminatan oso aberatsa da, kaloria gutxi dauka, asegarria da eta aldi berean liraina eta digeritzeko erraza.

Barietateak

Pekinensis

 src=
Aza txinatarra pekinensis (Pe tsai)

Hosto berde eta luzeak, peziolo zuriak. Zilindrikoa burubiltzen du. Ipar Txinan kultibatzen denez, Pe (iparra) tsai (landarea) du izena. 50-60 cm-ko altuera izatera iristen da.[1]

Chinensis

Hasieran Linnaeusek landare hauek Brassica chinensis barnean sailkatu zituen. Landare hauek ez dira burubiltzen, hosto leun eta ilun berde dira (zerba bati antzekoak). Beste barietatea baino txikiagoa izaten da, ez da 40 cm-ra iristen.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d «Aza asiarra» baratzeparkea.ekogunea.eus . Noiz kontsultatua: 2018-03-03.
  2. «Asiako azak, gure baratze eta platerentzat aproposak | Karabeleko» www.karabeleko.org . Noiz kontsultatua: 2018-03-03.
  3. (Gaztelaniaz) Fuchs, Liliana (2017-02-13) Pak choi, la col asiática que parece una acelga: cómo usarla en la cocina . Noiz kontsultatua: 2018-03-03.
  4. (Gaztelaniaz) «Pak Choi - Juan Mari Arzak» hogarmania.com . Noiz kontsultatua: 2018-03-03.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Txinatar aza: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Aza txinatarra (Brassica rapa chinensis) Brassicaceae familiako landare belarkara da, hau da, ortuetan lantzen diren belar itxurako horietako bat. Arbiaren espeziekoa da (Brassica rapa); espezie horretakoak dira azalorea, brokolia, aza eta aza gorria ere bai. Zerbaren itxura du baina aza mota bat da berez. Beste izen batzuk ere baditu: Pak Choi, Paksoi edo Bok Choy. Txinatar jatorria du eta oso erabilia da txinatar sukaldaritzan eta Asiakoan oro har. Euskal Herrian eta Europan ere hasi da erabiltzen eta produzitzen azken urteetan. Orri-mami txuri handiak, hosto berde zabalak eta pella handiak dituzte.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU