Latxortena (Lobularia maritima) Brassicaceae familiako landare lore-txikia da, lorezaintzan oso erabilia berezko lore txuriez gain hainbat barietate arrosa eta gorrixka dituena. Lore hauek usain gozo eta sarkorra dute, eta zomorroak erakartzen ditu. Horregatik, baratzean erabiltzen da, adibidez tomate landareen polinizazioa errazteko[1].
Bi azpiespezie ditu: maritima (tipoa) eta columbretensis (Columbretes uharteetan bakarrik aurkitzen dena)[2].
Landare urterokoa da, jatorriz Mediterraneo eta Bizkaiko golko ingurukoa, nahiz eta munduko beste eskualde askotan bertakotu.
Sustrai-aparatu handia du, habitat hondartsu eta haizetsuetara egokitua. Landare adarkatua da, zurtoin ugari dituena, eta, oro har, etzanda hazten da
Hostoak txikiak eta lantzeolatuak dira.
Lore zuri ugari ditu eta zurtoin muturretako kapituluetan kokatzen dira, usain gozoa dutenak. Urte osoa ematen du loretan eta, beraz, erleak ohiko bisitariak ditu. Haziak oso txikiak eta oso ugariak dira[2].
Dituen lore usaintsu eta sarriengatik, lorezaintzan erabiltzeko barietate ugari garatu dira:
Latxortena (Lobularia maritima) Brassicaceae familiako landare lore-txikia da, lorezaintzan oso erabilia berezko lore txuriez gain hainbat barietate arrosa eta gorrixka dituena. Lore hauek usain gozo eta sarkorra dute, eta zomorroak erakartzen ditu. Horregatik, baratzean erabiltzen da, adibidez tomate landareen polinizazioa errazteko.
Bi azpiespezie ditu: maritima (tipoa) eta columbretensis (Columbretes uharteetan bakarrik aurkitzen dena).