Didelphidae ugaztun martsupial familia bat da, Didelphimorphiaren barruan espezie bizidunak dituen bakarra gaur egun. Amerikan bizi dira guztiak eta lurrean zein zuhaitzetan bizi daitezke. Mutur luzea dute, buruhezur luzatua, hezurrezko gandor bat eta hagin ez espezializatuak.
Primateak ez diren ugaztun bakarrenetakoak dira behatz oposagarri bat dutenak azkazal batekin. Isatsa kiribildu daiteke eta horrekin adarretan zehar ibili.
Hortzeri-formula 5.1.3.4 5.1.4.4