Carcharhinidae Carcharhiniformes ordenako familia bat da. Espezie batzuk nahiko handiak izan daitezke, handiena 7,2 metro ere izan ditzakeen tigre-marrazoa izanik.
Marrazoaren antzeko gorputza dute. Bi bizkar-hegal dituzte, aurrekoa tente luzea eta sabel-hegalak baino aurrerago izaten duena, eta txiki luzexka bestea. Tintoleta da familia honetako arrainik ezagunena.[2]
Carcharhinidae Carcharhiniformes ordenako familia bat da. Espezie batzuk nahiko handiak izan daitezke, handiena 7,2 metro ere izan ditzakeen tigre-marrazoa izanik.
Marrazoaren antzeko gorputza dute. Bi bizkar-hegal dituzte, aurrekoa tente luzea eta sabel-hegalak baino aurrerago izaten duena, eta txiki luzexka bestea. Tintoleta da familia honetako arrainik ezagunena.