dcsimg

Lehoinabar ( Basque )

provided by wikipedia EU

Lehoinabarra, leopardoa edo pantera (izen binomiala: Panthera pardus) felidae familiako espezie bat da eta Panthera generoko lau "katu handien" artean txikiena (besteak tigrea, lehoia eta jaguarra dira). Behinola Asiako hegoaldean eta Afrikan bizi ziren, Koreatik Hegoafrikara baina euren habitat galera dela eta, eta batez ere ehiza dela eta orain batez ere Saharaz azpiko Afrikan bizi dira. Pakistan, India, Indotxina, Malasia eta Txinan oraindik talde batzuk badira.

Gorputz erlatiboki luzea eta hanka erlatiboki motzak dituzte, buruhezur luzearekin. Jaguarraren antza du, baina txikiagoa da. Larrua errosetekin josia dago, baina ez dute barnean beste puntu bat, jaguarrek duten bezala. Beltzak diren lehoinabarrek Pantera beltza izena hartzen dute.

Ehiza oportunista erabiltzen dute, habitat aldagarria dute eta 58 kilometro orduko abiadura har dezakete. Ehizatu dezakeen edozein animalia jaten dute.

Ezaugarriak

Lehoinabarrak 1 edo 1,8 metro neurtzen du, gehi buztanaren 75 edo 100 zentimetroak. Bere altuera 45 edo 65 zentimetrokoa izaten da eta 90 kilogramoko pisua izatera iristen da. Ilea motsa du, baina mendietan bizi diren lehoinabarrenak luzeagoa da. Ileko kolorea horizka edo zurixka mantxa biribiltsu eta beltzekin izaten da. Lehoinabar batzuk beltzak dira eta animalia horiei pantera beltzak deritze. Buru handia du, eta hanka oso motzak ditu. Belarriak gris kolorekoak dira, eta begiak hori-berdexkak. Bista eta entzumen ona dute. Zentzumen hauek oso erabilgarriak dira ehiza egiteko. Ugaztun hau oso azkarra 72 Km/h egitera heltzen da[1].

12 edo 15 urte bizi dira gutxi-gora-behera. Bakarrik bizi da, ugaltzeko momentura arte, non beste sexuko lehoinabar bilatu behar dute. Katuki honek badaki igeri egiten. Arrainak ehizatzeko uretan sartu behar delako.

Elikadura

 src=
Iparraldeko Txinako lehoinabarra, Parisko Jardin des Plantes

Animali txikiez elikatzen da. Animalia horien artean hegaztiak, tximinoak, sugeak, intsektuak, antilopeak, gazelak, dortokak, untxiak, basurdeak, etab. sartzen dira elikaduran. Bakarreko ehiza egiten dute. Gauez ehizatzen dute, egunez deskantsatzen egoten baitira. Batzuetan egunez ere ehiza egite dute.

Berak ehizatutakoaren zati bat zuhaitzetan ezkutatzen du, hainbat egunetan bazkaria izateko. Oso teknika onak erabiltzen ditu bere harrapariak harrapatzeko, batez ere, tximino despistatuak oso gustukoak ditu erraz harrapatzen direlako. Adibidez, zulo bat egiten du lurrean eta bertan ezkutatzen da, normalean animali ugari urbiltzen dira bertara atentzioak deituta, eta bat-batean salto bat emanez harrapakinaren gainean botatzen da. Animali honek beti-beti ez du ehiza egiten bere harrapakinak jateko, batzuetan ehiza egiten du animaliak hiltzeko.

Habitata

Afrikako eta Asiako, sabana, mendi, oihan, basamortu eta baso askotan bizi dira[2]. Sahara aldetik oso ugariak izaten dira. Batzuk leku hotzetan bizi dira, adibidez elurreko lehoinabarra.

Ugalketa

Lehoinabarraren ugalkortasuna 2-4 kume aldikoa izaten da baina badaude kasu batzuk non 6 kume jaio egin diren. Kumeak 3 hilabetez egoten dira amaren sabelean eta jaiotzean bere ilajea oso leuna izaten da, artilea antzekoa.

Emeak bere kumeak urte bat eta bi hilabetera arte zaintzen ditu, hau da, kumeak helduak egiten direnera arte. Hortik aurrera, lehoinabar gazteak, beraiek bakarrik biziko dira, ugaltzeko momentura arte.

Ohiturak

Ohitura bereizgarri bat dauka: Zuhaitzak despentsa moduan erabiltzen ditu, hau da, bere harrapakinak zuhaitzetan gordetzen dituzte, horrela janaria bi edo hiru asterako dute eta beste harraparietatik babesten dute.

Azpiespezieak

Lehoinabar mota guztiak galtzeko zorian daude eta badaude mota batzuk besteak baino itxuratiagoak. Hona hemen IUCNek onarturiko bederatzi azpiespezieak:[3]

Garezurraren analisi morfologikoa egin ondoren, beste azpiespezie bi onartu zituzten[4]:

Mota guztietatik gehien ezagutzen dena lehoinabar afrikarra da. Munduko mota guztietatik 7/10 galtzeko zorian daude.

Desberdintasunak

Lehoinabarra normalean gepardo eta jaguarrekin nahasten da, baina berdintasunak ezaugarri fisikoetan bakarrik daude. Izaeran, ez dira oso berdinak: lehoinabarra oso ausarta eta indartsua da, baina lasaia da. Jaguarrak eta gepardoak, ordea, borroka gehiago gustuko dute eta ez dute hainbeste deskantsatzen.

Bitxikeriak

Lehoinabarra historian zehar, oso erabilgarria izan da gizakiarentzat. Zirkuetan saio asko agin dira katukiekin eta haien artean lehoinabarrak egon dira. Orain dela urte asko, Neanderthalgo gizakiaren garaian, lehoinabarren maurrekoetakoen azala, gizakiaren arropak egiteko erabiltzen ziren.

Baina lehoinabarraren azala zoritxarrez, oraindik erabiltzen da arropak, botak, gerrikoak, etab. egiteko. Gauza hauek egitean animalia hau galtzeko zorian jartzen da.

Erreferentziak

  1. Sunquist, Melvin E.; Sunquist, Fiona (2002) Wild Cats of the World Chicago: University of Chicago Press ISBN 0-226-77999-8.
  2. Nowell, K.; Jackson, P. eds. (1996). Wild Cats. Status Survey and Conservation Action Plan. IUCN/SSC Cat Specialist Group. IUCN, Gland
  3. Uphyrkina, O. (2001) «Phylogenetics, genome diversity and origin of modern leopard, Panthera pardus» Molecular Ecology 10 (11): 2617–2633 doi:10.1046/j.0962-1083.2001.01350.x PMID 11883877.
  4. a b Khorozyan, I. G., Gennady, F., Baryshnikov, G. F. and Abramov, A. V. 2006. Taxonomic status of the leopard, Panthera pardus (Carnivora, Felidae) in the Caucasus and adjacent areas. Russian Journal of Theriology 5(1): 41–52. pdf
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Lehoinabar: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Lehoinabarra, leopardoa edo pantera (izen binomiala: Panthera pardus) felidae familiako espezie bat da eta Panthera generoko lau "katu handien" artean txikiena (besteak tigrea, lehoia eta jaguarra dira). Behinola Asiako hegoaldean eta Afrikan bizi ziren, Koreatik Hegoafrikara baina euren habitat galera dela eta, eta batez ere ehiza dela eta orain batez ere Saharaz azpiko Afrikan bizi dira. Pakistan, India, Indotxina, Malasia eta Txinan oraindik talde batzuk badira.

Gorputz erlatiboki luzea eta hanka erlatiboki motzak dituzte, buruhezur luzearekin. Jaguarraren antza du, baina txikiagoa da. Larrua errosetekin josia dago, baina ez dute barnean beste puntu bat, jaguarrek duten bezala. Beltzak diren lehoinabarrek Pantera beltza izena hartzen dute.

Ehiza oportunista erabiltzen dute, habitat aldagarria dute eta 58 kilometro orduko abiadura har dezakete. Ehizatu dezakeen edozein animalia jaten dute.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU