Verbenaceae, landare loredun dikotiledoneoen familia.
Zuhaitzak, zuhaixkak eta landare belarkarak dira. Espezie batzuk oso preziatuak dira ematen dituzten loreengatik.
Hostoak aurkakoak, koskagabeak eta zatituak izan ohi dira, estipularik gabeak. Lore zigomorfikoak izaten dituzte, luku-erako infloreszentzietan antolatuak. Batzuk usaintsuak izaten dira.
Mundu osoan barreiatuta daude, klima tropikal eta hezeak diren lekuetan, batez ere. Ingurune idorretan ere bizi daitezke, baina ez dago familia honetako espezierik Eurasiaren iparraldean eta erdialdean.
Verbenaceae familiaren barruan, 90 bat genero eta 2.000 espezie inguru daude.
Landare apaingarri gisa landatzen dira espezie batzuk, Verbena, Duranta eta Clerodendrum generoetako espezieak, esaterako. Beste zenbaitek olio esentzial baliotsuak, jateko fruituak, gomak eta taninoak ematen dituzte.
Gure artean, ohikoak dira Verbenaceae familiako espezie batzuk:

Verbena officinalis L. espeziea, adibidez, hizkera arruntean berbena-belar deritzona, sendagintzan erabiltzen da, eztarriko minak sendatzeko, adibidez. Aloysia triphylla espeziea, berbena limoiusaina, sukaldaritzan erabiltzen da usain-belar gisa eta infusioak egiteko. Lippia alba espeziea burutik beherakoak, buruko minak eta abar sendatzeko erabiltzen da. Aloysia polystachya infusioak egin, eta urdaileko minak sendatzeko.