Arvicolinae karraskari azpifamilia bat da, Cricetidae familiaren barruan sailkatuak. Bere barruan hainbat animalia talde informal daude, adibidez lursaguak, arratoi musketaduna eta lemmingak. Bere ahaiderik gertuenak familia osatzen duten beste azpifamiliak dira: Cricetinae (hamsterrak), Neotominae, Sigmodontinae eta Tylomyinae. Askotan familia propioarekin agertzen dira sailkapenetan, Arvicolidae edo Microtidae gisa.
Ezaugarririk errazena, eta identifikatzeko balio duena, haginen forma da. Hainbat hiruki formako prisma dituzte, bata bestearen jarraian. Hipsodontoak dira, eta beti hazten zaizkie, belarrak jateak sortzen duen higadura dela eta.