dcsimg

Ñu ( Basque )

provided by wikipedia EU

Ñua, Connochaetes, Alcelaphinae azpifamiliako ugaztun artiodaktilo bat da. Afrikako antilopeak dira eta bi espezie ezberdinez osatuta daude:

  • ñu beltza (Connochaetes gnou)
  • ñu urdina (Connochaetes taurinus)

Generoa bobidoen familiako kide da. Ñua GNU proiektuaren animalia sinbolikoa da, logoan agertzen den bezala.

Morfologia

 src=
Ñu beltza
 src=
Ñu urdina

Ñuak itxura baldarra du eta bigantxa eta antilopearen gurutzatze arraro baten antza du, zurda luzea eta zaldi isatsa. Bizar luzeak zintzilika, kokotsetik bularreraino, eta apo zorrotzez amaitutako hanka oso luzeak. Itxuraz arlote, Afrikan aurrera egiten duen belarjale bat da eta animalia talde handienetakoak sortzen dituzte. Serenguetiko Parke Nazionalean, Tanzanian, milioi batek baino gehiagok urtero migratu ohi dute belar freskoaren bila. Ñu izena animalien orroak egiten duen soinutik dator.

Emeek euri urtaroaren hasieran erditzen dute eta, minutu gutxira, kumeak korri egiteko gai izaten dira. Gaztaroan ñuak azkarragoak dira helduak baino, 80 km/h-ko abiadurara iritsiz, helduak 60 km/h-ko abiadurara iristen diren bitartean.

Jokabidea

Ñuak talde familiarretan elkartzen diren antilope sozialak dira, talde batean emeak eta gazteak eta bestean ar helduak. Hala ere, talde txiki hauek beraien artean eta beste espezie ungulatu batzuekin, zebrak edo Thomson gazelak esate baterako, nahasteko joera hartzen dute, indibiduo pilaketa handiak sortuz. Gezurra badirudi ere, ez da norgehiagokarik sortzen janariarengatik espezieen artean, zebrak belar altua eta zuntzezkoa nahiago baitute, gazelak motza eta lehorra, eta ñuak, berriz, erdiko bidean kokatzen dira. Hori gutxi balitz, ñuak gazelen ikusmenaz eta zebren usaimenaz baliatzen dira harrapariak begiztatzeko.

Araldian zehar, migrazio handien garaian gertatzen dena, ar helduek lursailak mantentzen dituzte, apareatu ahal izateko eme taldeak gorde nahian. Geratu gabe ibili behar dute, eme horiek bildu eta zainduz; gainontzeko arretatik ere babestu behar dituzte, haiek ere eme bila baitabiltza. Joan-etorri iraunkor honek ugalketarako odolkidetasuna saihesten eta ar indartsu eta erresistenteak hautatzen laguntzen du.

Ñuak haragijale askoren harrapakina dira; adibidez, likaonak, gepardoak, lehoinabarrak, lehoiak, krokodiloak... Azken hauek izaten dira helduen harrapari ohikoenak eta, maiz, kumeak, txakalen, serbalen eta gepardoen harrapakin bihurtzen dira. Bai arrak eta baita emeak ere, adar kakodun arriskutsuez armaturik daude, baina ez dituzte defendatzeko erabiltzen, nahiago baitute korrika ihes egin.

Espezieak

Bi espezie mota daude:

Bi espezieak oso ugariak dira, baina ñu beltza, kolore ilunekoa eta buztan zurikoa, desagertzeko zorian egon zen Hegoafrikako beste espezie asko bezala; horregatik, bere senitartekoarekiko urriagoak dira. Espeziea babestea lortu da abeltegi pribatuek gatibu mantendu dituztelako.

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Ñu: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Ñua, Connochaetes, Alcelaphinae azpifamiliako ugaztun artiodaktilo bat da. Afrikako antilopeak dira eta bi espezie ezberdinez osatuta daude:

ñu beltza (Connochaetes gnou) ñu urdina (Connochaetes taurinus)

Generoa bobidoen familiako kide da. Ñua GNU proiektuaren animalia sinbolikoa da, logoan agertzen den bezala.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU