dcsimg

Okapi ( Basque )

provided by wikipedia EU

Okapia (Okapia johnstoni) Okapia generoko ugaztuna da. Artiodaktiloen barruko Giraffidae familian sailkatuta dago. Fosil biziduntzat jotzen da, Miozenon agertutako lehenengo girafidoen antza handia duelako. Kongoko Errepublika Demokratikoko iparraldeko oihanetan bizi da. Haren generoko kide bakarra da.

Morfologia

Jirafaren antza du, baina hankak eta lepoa motzagoak ditu. Ilaje gorrixka du gorputz osoan, hanketan eta ipurdialdean izan ezik. Atzeko aldetik, ipurdia eta hankak zuriak eta beltzak ditu, zebrenen antzekoak.

Jirafek bezala, okapi arrek bi adar dituzte buruan, ilez estalita. Okapiak mihi luzea du zuhaitzetako eta zuhaixketako hostoak jateko. Mihiak 20-30 cm-ko luzera du eta kolore urdinxka. Hain luzea dute mihia, ezen belarrien barrualdea garbitu dezaketen mihiaren puntarekin. Okapiek 1,90 - 2,15 m-ko luzera izaten dute helduaroan eta 1,50-1,70 m-ko altuera. 250-300 kg-ko pisua izaten dute.

Nahiko animalia bakartiak dira. Araldian edo kumeak zaintzen dituztenean baino ez dira elkartzen. Emeak kume bakarraz erditzen dira 435 eta 445 egunen arteko ernaldiaren ondoren, 15 hilabete gutxi gorabehera.

Kumea emea bada, bi urterekin garatuko da; arra bada, ordea, lau urterekin. Kumeak oso gazteak direnean, ezin dute bereizi beren ama beste emeengandik, eta beste okapi batek adopta dezake kumea ama hil bazaio. 30-35 urte bitarteko bizi-itxaropena dute.

Garatuen duten zentzumena usaimena da. Kumeak hainbat hots desberdin egiten dituzte amarekin komunikatzeko. Helduak, berriz, ia mutuak dira, hotsak ernaltzeko bakarrik egiten dituzte .

Okapiak belarjaleak dira. Ehun landare espezietako hostoak eta zurtoinak jaten dituzte. Espezie horietako batzuk pozoitsuak dira gizakientzat.

Populazioaren egoera

Kongoko Errepublika Demokratikoko Aruwimiko oihanetan bizi dira. Mundu osoan 10.000-20.000 okapi geratzen direla jotzen da. UICN-k dioenez, espezie kaltebera da, baina hori bakarrik estimazioa da, ez dagoelako nahiko daturik. Segurua da haien bizilekua gerra zibilen erasoa jasotzen ari dela eta, beraz, habitata suntsitzen ari zaiela.

Erreferentziak

  1. P. L. Sclater (1901) 1 1901 Proc. Zool. Soc. Lond. 50. or..

Ikus, gainera

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Okapi: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Okapia (Okapia johnstoni) Okapia generoko ugaztuna da. Artiodaktiloen barruko Giraffidae familian sailkatuta dago. Fosil biziduntzat jotzen da, Miozenon agertutako lehenengo girafidoen antza handia duelako. Kongoko Errepublika Demokratikoko iparraldeko oihanetan bizi da. Haren generoko kide bakarra da.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU