Kopetazuri arrunta (Fulica atra) Rallidae familiako hegaztia da[1], Europan, Asian, Australian eta Afrikan bizi dena.
Lumaje iluneko hegaztiak dira, moko sendoa eta ezkututxoa dutenak, biak zuriak. Gorputza 36 eta 42 zentimetro artekoa da. Hanka luzeak ditu, eta atzamar gingildunak.
Ongi igeri egiten dute, baina hegaldi ahula dute. Hamar-hamabi urte arte bizi daitezke, batzuetan gehiago ere bai.
Taldeka ibiltzen dira eta beste hegazti batzuekin bizi daitezke udazken eta neguan, baina lurraldekoi eta oso oldarkor bihurtzen dira araldian eta habia egiteko unean.
landare akuatikoak, haziak eta belarrak jaten ditu. Noizbehinka ornogabe txikiak ere jaten ditu: intsektuak, barraskiloak, zizareak... Zapaburuak ere harrapa ditzake. Zelai hezeetan, putzuetan, arroz zelaietan edo laku eta urmaelen ertzetan jaten du. Gutxitan ur azpira murgiltzen da lurrean aurkitzen ez duen janaria bilatzeko.
Belar flotagarriez edo erdi urperatuta dauden adarretan egindako habia sendoetan erruten du. Urtarriletik maiatzera erruten du, arre koloreko eta puntutxo beltzdun 5-6 arrautza inguru. Inkubazioa 21-24 egunekoa da, eta hartan bi gurasoek hartzen dute parte. Txitoek habiatik alde egiteko joera dute (4 egunetara egiten dute hori) eta 8 asteetara independizatzen dira.
Kopetazuri arrunta (Fulica atra) Rallidae familiako hegaztia da, Europan, Asian, Australian eta Afrikan bizi dena.