Opiliones araknidoen barruko ordena bat da, lehen Phalangida izenarekin ezagunak. 6.400 espezie ezagutzen dira, 4 azpiorden ezberdinetan, baina kalkulu batzuen arabera 10.000 espezie ere izan daitezke. Lau azpiordenak Cyphophthalmi, Eupnoi, Dyspnoi eta Laniatores dira. Eskozian orain dela 400 milioi urteko fosilak aurkitu dira, oso itxura modernokoak. Ez dago argi euren ahaiderik gertuenak akaroak edo Novogenuata (eskorpioiak) diren.