dcsimg

Txinbo kaskabeltz ( Basque )

provided by wikipedia EU

Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla) sylviidae familiako hegazti paseriformea da, Europako eskualde epeletan bizi dena[1]. Neurri ertain-txikiko txoritxoa (13-15 cm), Sylvia generoko ugariena. Kantari alaia, sarri ikusiko dugu zuhaitz eta sastraka artean jauzika, intsektu eta fruitu bila dabilen bitartean. Oro har arre-gris kolorekoa, buru gaineko lumengatik bereiziko ditugu: kaskabeltzak dira arran, kaskagorriak emeak (eta gazteak). Urte guztian bizi da Euskal Herrian. Arrunta (eta nahiko ugaria) da Euskal Herriko eskualderik gehienetan.[2]

Beste izen batzuk

Euskaraz izenak beste aldaera batzuk jaso ditu: Burubeltz, Kaskabeltz, Lahartzatxori, Marugatxori, Pikutxori, Sasitxinbo, Sasitxori, Txat, Tximutxa, Txinbo, Txinbo burubeltz, eta Txirabo.[2]

Galeria

Erreferentziak

  1. Shirihai, H.; Gargallo, G.; Helbig, J. A. (2001) Sylvia Warblers: Identification, Taxonomy and Phylogeny of the Genus Sylvia The Sylvia Warblers Monograph Londres: A & C Black.
  2. a b Txinbo-kaskabeltza txoriak.eus webgunean (2017-07-25)


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Txinbo kaskabeltz: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla) sylviidae familiako hegazti paseriformea da, Europako eskualde epeletan bizi dena. Neurri ertain-txikiko txoritxoa (13-15 cm), Sylvia generoko ugariena. Kantari alaia, sarri ikusiko dugu zuhaitz eta sastraka artean jauzika, intsektu eta fruitu bila dabilen bitartean. Oro har arre-gris kolorekoa, buru gaineko lumengatik bereiziko ditugu: kaskabeltzak dira arran, kaskagorriak emeak (eta gazteak). Urte guztian bizi da Euskal Herrian. Arrunta (eta nahiko ugaria) da Euskal Herriko eskualderik gehienetan.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU