Bivalvia (euskaraz Bibalbio edo Kuskubiko) moluskuen filumeko klase garrantzitsu bat dira. Behe-kanbriarretik gaur egun arte iraun dute, eta erregistro fosil ugaria dute. Ur gezan naiz gazian bizi daitezke, eta bentoniko zezilak dira; hots, estratu baten beharra dutela bizitzeko eta estratu horri atxikiak bizi direla.
Morfologia
Gorputza bi kuskuren artean gordetzen dute. Oin bakarra eta gihartsua dute, eta baita maskorra itxita edukitzeko gihar abduktoreak ere. Gihar hauek arrasto zirkular bat uzten dute maskorraren barneko aldean. Bibalbioak, beste moluskuak ez bezala, filtratzaileak dira. Hau da, sifoi baten bidez ura xurgatzen dute eta bertan dauden elikagaiak zakatzen bidez filtratzen. Horregatik, eta beste moluskuek ez bezala, ez dute erradularik (janaria karraskatzeko kitinazko hortzik). Zakatz barrunbe zabala dute.
Maskorra biribilkatua dute beti. 3 parametro hartzen dira kontuan, gastropoda, cephalopoda eta beste maskordun animaliekin ere erabiltzen direnak:
- w: Oskola zenbat handitzen den bira bakoitzeko;
- d: Ardatzarekiko desplazamendua;
- t: Ganbaren arteko traslazioa. t geroz eta handiagoa, maskorra orduan eta trokospiralagoa ("luzatuagoa"); t = 0 delarik maskorra planispirala dela diogu (plano ekuatorialean kokatzen dira birak; ikus ammonoideak).
Bibalbioen kasuan, w oso handia da. Ez da, adibidez, brakiopodoen kasua.
Kuskuak bakarka hartzen baditugu, ikus dezakegu ez dutela egitura simetriko bat. Alta, elkarrekiko:
- guztiz simetrikoak izan daitezke; kasu horretan ekibalbio bat dugu.
- guztiz asimetrikoak izan daitezke; orduan inekibalbioetaz ari gara.
Bestalde, bi kuskuen tamaina berdina (ekilateralak) edo ezberdina (inekilateralak) izan daiteke.
Kanpo morfologia
Kuskubiko maskorraren atal nagusiak: 1-simetria planoa, 2-hazkuntza lerroak, 3-lotailua, 4-unboa
-
Unboa, kusku bakoitzaren hazkunde gunea inguratzen duen aldea da. Aurrerantz begira badago prosogiroa dela diogu, eta atzerantz begiratzen badu, aldiz, opistogiroa. Batzuetan, unboaren aurrealdean edo atzealdean depresioak daude; lunula eta ezkutua izendatzen ditugu hurrenez hurren.
- Maskorrak hainbat apaindura ukan ditzake: kontzentrikoak akrezioz hazten den bibalbioaren hazkunde lerro ageriak dira. Tolesak, ildoak, estriak... eduki ditzakete (adb. radiolites errudista). Erradialak badira, kontzentrikoen gainean egongo dira: saihets, arantza, tuberkulu... (adb. hippurites errudista).
Barne morfologia
- Bi kuskuak lotailu baten bidez lotzen dira, baina badute txarnela edo txanga ere; hau da, bi kuskuek ireki eta ixteko duten irtengune ("hortz") eta sargune ("foseta") sistema, bisagra biologiko baten parekoa. Txanga unboaren azpian kokatzen bada kardinala dela esaten da, eta aurretik edo atzetik kokatzen bada, laterala.
- Alde nakartsu bat ikus dezakegu bi kuskuen barnealdean: mantua zegoen lekua da, eta bere mugei lerro paleala deitzen diegu. Sifoia oso garatua duten bibalbioen kasuan, lerro paleala barnerantz sartzen da sinu paleala deitzen den espazio bat sortuz atzeko aldean.
- Bibalbioek bi orbain edo orbain bakarra ukan dezakete. Lehenengo kasuan disiomiarioak direla diogu, eta bigarrenean, monosomiarioak. Orbaina duen kuskua, kasu honetan, atzeko kuskua izango da.
Orbainek tamaina bera badute, isomiarioak deitzen dira eta anisomiarioak tamaina ezberdina badute (kasu honetan, orbain txikiena aurrean kokatuko da).
- Maskorren orientazioa zehazteko, ondoko pauso hauek jarraitu behar dira:
1) Unboaren kokapena zehaztu 2) Sinu paleala atzean dagoela baieztatu 3) Orbain handiena atzean dagoela ikusi 4) Lotailua ere atzean dagoela konprobatu.
Errudistak
Errudistak dira, dudarik gabe, molusku bibalbio fosil ezagunenak. Jurasikoan sortu eta kretazeoan desagertu ziren. Inekilateralak ziren, hau da, kuskuek tamaina ezberdina zuten. Bi bizimodu ezberdin zituzten eta, horren ondorioz, baita bi morfologia ezberdin ere:
-
Forma etzana: Beheko aldea, kuskurik handiena, laua edo irregularra zen. Honek lurrean tinko finkatzeko aukera ematen zion animaliari; izan ere, energia handiko guneetan bizi ziren (olatuak apurtzen diren eremuetan, koralekin batera). Espiral moduan biribilkatutako oskolak zituzten. Adb: Caprinidae, errudista handia berau, maskor lodi eta kanaldunaren jabea.
-
Forma altxatua: Kusku handienak kono itxura zeukan, eta txikienak operkulu (tapa) gisa funtzionatzen zuen, laua izaki. Kolonietan bizi ziren, ur lasterrei eta olatuei aurre egitearren: kanpoko ertzak alboko norbanakoarenekin gurutzatzen zituzten. Garrantzitsuena Caprotinidaea litzateke: maskor lodia zeukan, bi geruzez osatutakoa: kaltzitazkoa kanpokoa eta aragonitozkoa barrukoa. Mozketa longitudinalean V itxura hartzen dute, eta transbertsalean aldiz, O itxura.
Sailkapena
Azpiklasea Ordena Hedapen tenporala Paleotaxodonta Nuculoida Behe-
kanbriar / gaur egun
Solemyoida Devoniar / gaur egun
Isofilibranchia Mytiloida Goi-kanbriar / gaur egun
Modiomorphoida Behe-kanbriar / gaur egun
Heteroconchia Unionoida Erdi-devoniar / gaur egun
Trigonioida Erdi-
triasiko / gaur egun
Veneroida Ordoviziar ertaina / gaur egun
Myoida Karbonifero / gaur egun
Hippuritoida Erdi-
siluriarra / goi-
kretazeoa Pteriomorphia Arcoida Behe-ordoviziar / gaur egun
Pterioida Ordoviziar / gaur egun
Anomalodesmata Phalodomyoida Behe ordoviziar / gaur egun
Ikus, gainera
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});