dcsimg

Nematoda ( Basque )

provided by wikipedia EU

Nematoda (grezieratik: nema, haria eta eides edo oidos, itxurarekin), batzuetan nematodo, nematodes edo nematelmintos izenaz ezagunak, har sasizelomatu filum bat dira. 25.000 espezie ezagutzen dira eta espezie kopuruan laugarren filorik handiena izan daiteke, animalien artean. Estimatzen denez 500.000 espezie ere izan daitezke.

Gorputz biribileko har luzexkak dira. Ez dute gorputza eraztunetan edo segmentutan eratua. Batzuek bizkarroi moduan ematen dute bizitza; kolorez zuriak izaten dira horiek. Nematodo gehienak sexu banakoak dira, itxuraz oso desberdinak arra eta emea, askoz handiagoa emea.[1]

Animalia talde urtarra da, nahiz eta lurzoruan ere egon daitezkeen. Beste harrak ez bezala sasi-zelomatuak dira. Batzuk libreki bizi dira, batez ere itsaso eta lurzoru barruan, eta animalia eta landareen parasito direnak ere badira, trikinosi, filariasi, ankilostomiasi, askariasi, estrongiloidiasi eta toxokariasia sortzen dutenak barne. Hala ere gizakien parasito diren espezie kopurua txikia da.

Erreferentziak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Nematoda: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Nematoda (grezieratik: nema, haria eta eides edo oidos, itxurarekin), batzuetan nematodo, nematodes edo nematelmintos izenaz ezagunak, har sasizelomatu filum bat dira. 25.000 espezie ezagutzen dira eta espezie kopuruan laugarren filorik handiena izan daiteke, animalien artean. Estimatzen denez 500.000 espezie ere izan daitezke.

Gorputz biribileko har luzexkak dira. Ez dute gorputza eraztunetan edo segmentutan eratua. Batzuek bizkarroi moduan ematen dute bizitza; kolorez zuriak izaten dira horiek. Nematodo gehienak sexu banakoak dira, itxuraz oso desberdinak arra eta emea, askoz handiagoa emea.