Komodoko dragoia (Varanus komodoensis) munduan dagoen muskerrik handiena da; 3 metro luze eta 80-140 kg izatera iritsi daiteke. Indonesiako Komodo, Rinka, Gillimontag eta Flores uharteetan bizi da.
IUCNren Zerrenda Gorrian dago, eta gaur egun 4000-5000 dragoi inguru existitzen dira. Baina hauetatik badirudi 300 ale baino ez direla emeak.
Eskuarki bi eta hiru metro artean neurtzen du eta 70 kg pisatu. Hala ere zoologikoetan 3,13 metrora eta 166 kg-ra iritsi daiteke (jandako janaria barne). Buztan indartsua eta gihartsua du, bere gorputza bezelakoa. Zerra formako 60 agin ditu. Aginak sarritan aldatzen ditu eta agin bakoitzak 2,5 zentimetro neur dezake. Bere mingaina luzea, horia eta bi zatitan banatuta du.
Orokorrean entzunmen eta ikusmen aldetik ez dira oso zoliak. Gauez ere ez du ongi ikusten. Egunez koloreak ikusteko gai bada ere, geldirik dauden objetuak ikusteko zailtasuna du. Bere mingaina, usaintzeko, zaporeak detektatzeko eta estimuluak jasotzeko erabiltzen du. 4 eta 9,5 km arteko distantzian sarraskia antzemateko gai dira. Dastamen papila gutxi batzuk ditu eztarriaren atzealdean. Bere ezkata batzuk hezur batez errefortzaturik daude, eta hautan xafla sensorial batzuk ditu nerbio sistemari lotuta, ukimenaren zentzuaren funtzioa betetzen dutenak. Plaka hauek, oro har, belarrietan, ezpainetan, kokotsean, eta oinetan ditu. Hasiera batean, Komodoko dragoia gorra zela uste zen, baina Londreseko zoologikoko zaindari batek oihukatuz espezimen bat bere ezkutalekutik ateratzen irakatsi ziola demostratu zuen.
Komodoko dragoiak leku bero eta lehorreak gustoko ditu. Belardi altu eta zabaletan, sabanan eta baso tropikalen beheko zonaldetan bizi ohi da. Hala ere, gutxi batzutan hondartzetan edota erreken ohantze lehorretan aurki daiteke. Gazteak aldiz, zortzi hilabete bete arte zuhaitz ugari dagoen lekuak nahiago dituzte.
Egunez bizi dira eta bakartiak dira. Jateko eta emeekin parekatzeko elkartzen dira soilik. Besteengandik babesteko metro eta hiru metro arteko gordeleku sortzen dituzte bere atzapar ahaltsuei ezker. Gordeleku hauetan bizi denez eta bere tamainari ezker gorputz berotasuna gauez mantentzeko gauza da, modu honetan, goizean eguzkiaren berotasuna jasotzeko beharra gutxiagotzen du.
Komodoko dragoiak haragijaleak dira. Sarraskia jaten dute normalean, baina batzutan animalia biziak ehizatzen dituzte. Ehiza isiltasunez burutzen dute, animaliarengana hurbildu eta bizkortasunez bere lepo edo sabelaldera jaurtizen du bere burua. Bere harrapakinak usaimenaren bidez topa ditzake. Bere buztanarekin txerri handiak eta oreinak erorazazten ditu. Harrapakinak oso handiak badira, sarritan hainbat dragoien artean elkarbanatzen da. Bere ehizako arrakasta %70ekoa da, eta salbu ihes egitea lortzen duten animaliak laster ala berandu eragindako zauriengatik azkenean beste dragoeien janari bihurtzen dira. Harrapakinaren aragi mokadu handiak jan ohi dituzte. Horretarako harrapakina aurreko hankekin eusten dute eta mokadu handi bat ateratzen diote. Bere baraila erauzgarria eta sabel hedagarriari ezker ahuntzaren antzeko tamainako animaliak mokadu bakar batez jan ditzake. Ahuntz bat jateko 15-20 minutu baino ez ditu behar. Harrapakin mota hauek ito gabe jan ahal izateko mingainaren azpian birikietara zuzenean konektaturikko odi txiki bat izan ohi dute. Jan eta gero, eguzkipean egiten du lo liseriketa prozesua arintzeko. Lisekireta bukatzeko ileak, adarrak, apatxak eta aginak botatzen ditu. Hilean behin jatearekin nahikoa du. Animali txikiak ere jaten ditu: beste narrasti txikiak (beste komodo dragoi txikiak barne), hegaztiak, arratoiak, sugeak, arrainak, karramarroak, karakolak eta bestelako ugaztunak. Dragoi gazteek, intsektuak, arraultzak eta ugaztun txikiak jaten dituzte.
Komodoko dragoiaren listua pozoitsua den oraindik eztabaidan dago. Hala ere, azkeneko ikerketetan masailean hainbat sustantzia toxiko sortzeko glandula aurkitu dituzte. Glandula hauek botatzen duten likidoa aginkadarekin harrapakinaren odolera pasatzen omen dira eta hipotermia, paralisia eta odien tensioa jeistea sortzen omen du. Beste batzuen arabera, narrasti sarraskijale honek harrapakina hiltzeko behin hozka egiteaz aski du. Mingainak 82 bakterio mota ditu, eta hozka egitean bakteria hauek septizemia deritzon gaixotasuna kutsatzen dute.
9-10 urte bitartean sexualki helduak dira eta 50 urtearte bizi daitezke. Estalketak uztaila eta abuztuan izan ohi dira. Irailean arraultzak erruten dituzte. Uztailean dragoien arteko borrokak hasten dira. Buztanaz lagunduta altxatu egiten dira eta kolpeak emanez aurkaria lurrean menperatua utzi arteko borroka dute. Irabazi eta gero emearengana doaz eta mingainarekin ikutzen dute harkor dagoen jakiteko. Emeak normalean ez dira harkorrak eta lehehengo kontaktu sexualak oso bortitzak izan ohi dira. Arrak sarritan emea inmobilizatu egin behar du bere ataparren mendean ez erortzeko. Behin estalketa burututa arrak egun batzuk geratzen dira emearekin beste arren estalketak ekiditeko. Emeak 37 zentimetroko 20 arraultz errun ditzake eta 7-8 hilabetez zaintzen dituzte. Apirila aldean kumeak arraultzetatik ateratzen dira; sasoi horretan, elikagai izango dituzten eltsoz beterik egon ohi da ingurua.
Bitxikeri moduan, dokumentatu da emeak denboraldi luzean arrik gabe aurkitzen badira, bakarrik erruteko ahalmena dutela. Hau da, ez dute arren beharrik ernaltzeko.
Oso azkarrak dira, 20 km/h abiadura hartzeraino. Oso trebeak dira uretan eta, gainera, zutik jar daiteke beren buztana euskarri bezela erabiliz.
Uhartean bizi den animaliarik handiena da. Gehienetan, 7 edo 10 dragoiko taldeak osatzen dituzte. Mosasaurioaren familiakoa da, Mosasaurioa duela 136 milioi urte bizi izan zen eta 17 metro neurtzen zuen.
Tamaina dela eta, bizi diren ekosistemako haragijale gorenak dira, nagusiki deskonposizio prozesuan dagoen haragiaz elikatzen dira baina zenbaitetan ugaztun nahiz hegaztiak ehizatzen dituzte. Urteetan zehar zirkulu zientifikoetan espezie honen arrapakaritza ekologia eztabaidagai izan da, kontrobetsia honen oinarria harrapakari bezala potentzialki aurkezten dituen ezaugarrien rola izan da, eta hauek harrapakinaren inmobilizazioan duten parte hartzea. Eztabaia hori hiru ezaugarritan zentratu da; alde batetik, ezaugarri kranealak hozkada motan duten eragina eta honen kapazitatea aztertu dira, bestetik, V. komodoensis espeziearen ahoan dauden bakterioak ere aztergai izan dira; eta azkenik, berriki aurkidu diren pozoi-guruinetan zentratu da azterketa.
Komodoko dragoia (Varanus komodoensis) munduan dagoen muskerrik handiena da; 3 metro luze eta 80-140 kg izatera iritsi daiteke. Indonesiako Komodo, Rinka, Gillimontag eta Flores uharteetan bizi da.
IUCNren Zerrenda Gorrian dago, eta gaur egun 4000-5000 dragoi inguru existitzen dira. Baina hauetatik badirudi 300 ale baino ez direla emeak.